Haurtzaroa:
Lehenengo argazkian ikusi dezakegunez, hiru gazteek protagonizatzen dute, batak besteak baino irribarre handiagoarekin eta denok jolasean ibiltzeko gogoekin. Nola ez hirurak arraza zurikoak dira, interneten aurkitu ahal daitezkeen argazki gehienak bezala. Dirudi ez dutela inolako ardurarik inguruan gertatzen zaienarekiko, soilik jolasean ibiltzeko gogoak dituztela ematen du.
Argazki honetan, gaur egungo haurrek duten abantaila eta aldi berean arazoa erreflexatzen du: Teknologia. Irakasle munduan asko hitz egiten ari den gai bat da hau, abantaila nabariak dituzen aldi berean arazoak ekarri ditzakeelako. Abantailak informazio izugarria "klik" batzuei esker lor dezakete, eta lan egiterako orduan mila baliabide dituzte, eta gero eta gehiagora doa.
Baina dena bezala eguneroko bizitzan denbora gehiagi hartzen badu arazo bat izatera heldu daiteke, hau da, teknologia munduan pasatzen badugu egun osoa, eta ez mundu fisikoan elkareragiten.
Ikaskuntza:
Argazki hau aukeratu dut, erakusten duelako lehen ikasten zen modua. Lehen arbelean teoria kopiaturik irakasleak azaldu egiten zuen, ikasleek apunteak artzeko. klase honetan ikusi dezakegunez ez zegoen talde lanik momentu horretan, bakoitzak bere lana egitera behartuta daude eta dirudi beste ikasleetaz ikastea ez dagoela onartuta.
Gaur egungo klase bateko argazkia da hau, ikusi dezakegunez denok dute ordenagailu bat, lanean haritzeko. Argazki honetan ere talde lanean ikasteak ez du presentzia askorik, ikasleak behar duen guztia ordenagailuan bilatzen du. Alde batetik ondo dago internetarekin lan egin ahal izatea, baina bestetik indibidualtasun gehiegi ematen da klase hauetan, ikasleak ere talde lanean ikastea komeni zaie, besteen ideietaz nutritzeko eta denon esperientziak konpartitzeko.