HAURTZAROKO ARGAZKIAK
Kaixo, hurrengo argazkiak nire haurtzaroarekin lotuta daude, gutxi gora-behera nire haurtzaroa azaltzen dute, argazki bakoitzaren azpian azalpen bat idatzi dut hobeto uler dezazuen argazkiaren esanahia.
Hemengo argazki honetan sukarrietara joan baino arinago momentua agertzen da. Ez genituen txango asko egin, baina joateko ordua heltzen zenean denok oso pozik pasatzen genituen egunak, orain bidaia hauetaz asko ikasi dudala iruditzen zait, batez ere etxetik kanpo nola egotean beste pertsona batzuekin kontaktuan egoteak autonomia maila bat suposatzen du.
Gaur egun dudan irakasleen iritzitik nire ustez honelako txangoak egitea, hau da gau bat edo gehiagoko txangoak egitea oso baliotsua izan daiteke umeentzat. Etxetik kanpo eta gurasoengandik aldenduta egoteaz gain umeen berriekin elkareragiteko aukerak izaten dituzte.
Argazki hau 5.mailan nengoenekoa da, iñauteriak ospatzen urterolez, ikastola guztia mozorratzen zela gogoratzen dut, baita gurasoak ere, eta egun osoa pasatzen genuen ospakizunak egiten, normalean ostiralean ospatzen genuenez gauerarte egoten ginen. Ondoren txistorrada eta txokolatada egiten genuen eta ikastolarentzat egun oso berezia zen.
Gaur egun irakasle baten ikuspuntutik begiratuta oso egokia irudutzen zait ikastola oso bateko ikasleen eta irakasleen artean honelako ekintzak burutzea, harreman honeagoa lortzen da eta
Argazki honetan nire patioa agertzen da, patio honetan urte asko pasatu ditut eta pillo bat momentu bizi izan ditut eremu txiki honetan. Ez genuenez beste espaziorik 6 maila desberdinetako ikasle guztiak patio honetan biltzen ginen, eta ondorioz beste mailetako umeekin harremanetan jartzen ginen. Irakasle baten ikuspuntutik, alde on eta txar bat dauka patio hau izateak, ona da adin esberdinetako ikasle guztiek patioa partekatzen ikasi behar dutela eta txarra igual ikasle gehiegi geundenez ez zegoen beharrezkoa zen espazioa ekintza batzuk ondo burutzeko.
Bullyingari dagokionez kasu nahiko ikusi izan nituen ikastolan, ez maila oso altu batean baina egon ziren zenbait kasu. Gehienetan errepikatzaileek eragiten zituzten eta kasu guztiak konpondu egin ziren denboraren poderioz. Orain ikusi dezaket nola eragin duen bullyingak urte hauetan, horretarako beharrezkoa da irakasle moduan ikasle guztien segurtasuna zihurtatzea.
Etxean nuen esku pilota da hau, pilota honek 6 urte izango ditu eta partido asko jokatu egin ditugu karmeloko frontoian eta txikitan egindako kirolei oroitzen nau. Irakasle moduan ikasleentzat kirola garrantzitsua dela kontuan artuta, batez ere izakien harremanetan asko laguntzen du, balore onak ematen dira baita ere, errespetua eta galtzen jakitea adibidez.
Beste gazte asko bezala denbora asko eman nion futbolari, 3 talde desberdinetan, lehenengo taldea karmelo ikastola futbol taldea izan zen eta oso oroitzapen onak ditut, pertsona asko ezagutu nituen gaur egun ere kontaktuan mantendu egiten ditudanak. Irakasle moduan esango nuke talde kirolak oso gomendagarriak direla ume bat sozializatzerako orduan. Talde batean egoteak behartzen du entrenamentu eta partidoetan zure taldearen parte izatea, honela beste familia
Argazki honetan ikusi daitekeenez itsasoarekin lotuta egon naiz haurra nintzenean, beti guztatu izan zitzaidan hondartzan egotea eta uretan pasatzea udako egun guztiak, gero nagusiagoa egin nintzenean uretan kirolak praktikatzen hasi nintzen, surfa adibidez. Itsasoarekin mantendu dudan erlazioak gauza asko erakutsi dizkit, adibidez itsasoari eduki behar zaion errespetua inoiz ez galtzea.
Irakasle moduan orain konturatzen naiz zelako arriskutsua den klase oso bat hondartza batera eramatea, hain da erreza haur batek susto bat ematea zein batzuten ez du pena merezi arrisku horretan jartzea. Bestalde naiz eta arrisku hori eduki itsasoa ezagutzea oso baliogarria da eta haur guztiek ze arrisku motak daude kontrolatzea beharrezkoa izan beharko zen.
Hemengo argazki honetan, nire lehengusua agertzen da, Peru da bere izena eta niretzako anai bat da, bizitza osoa bateratuta egon gara eta gaur egun ere oso erlazio estua mantentzen dugu, nire haurtzaroan denbora gehien pasatu nuen pertsona da, eta orregatik aukeratu dut argazkia.
Irakasle moduan esango nuke lagunak oso garrantzitsuak direla edozein bizitzatan, gauza berriak ezagutzeko eta ikasteko. Gaztetan egiten diren lagunak normalean mantendu egiten badira oso harreman onak izaten dira.
Azkenengo argazki honetan nire arreba eta ni ateratzen gara, dantzariz jantzitan, 2009. urteko dantzari egunean, Gaztedi dantza taldean egiten genuen dantza eta urtero klasean ikasitako dantza erakusten genuen egun horretan persona askoren aurrean. Hasieran nerbioak izaten genituen baina gero behin eginda asko disfrutatzen genuen eguna zen.
Irakasle baten ikuspuntutik esango nuke dantza bezalako ekintzak oso baliagarriak direla gente askoren aurrean lotsa gutxiago eukitzeko, baita ere elkarlanean aritzen ikasten da, denok dantza ondo ulertzeko prozesuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario