miércoles, 10 de mayo de 2017



ACASO ETA NEURE- Zer da curriculuma?


1.  Zer ulertzen dugu ezkutuko curriculum bezala?

Hezkuntza informazio transferentziaren prozesua da. Informazioa bi eratara transmititu daiteke; diskurtso esplizituaren bidez eta diskurtso inplizituaren bidez.

Ezkutuko curriculuma hezkuntza testuinguru batean  era inplizituan transmititzen diren eduki multzoa dira.

Ezkutuko curriculumaren helburu nagusia era esplizituan egokiak ez diren edukiak tratatzeko erabiltzen da. Hauen adibide dira eskolaren posizionamendua sistemaren botere banaketaren inguruan, klase sozial konkretu batekiko lerrokatzea, arraza, genero, erlijio eta kultura baten defentsa besteen gainetik.

Espainian curriculum ezkutuaren bidez transmititzen dena sistema patriarkal eta kapitalista osatzen dituzten oinarriak finkatzean datza. Era honetan botereen banaketa asimetrikoa iraunarazten dute hauek defendatzen:
  • Botereen banaketa totalitarioan oinarritzen den sistema, era demokratikoan banatu ordez.
  • Genero maskulinoak femeninoarengan nagusitasun du.
  • Arraza txuriko pertsonen nagusitasuna beste arrazekin alderatuta.
  • Gizarte-maila altuko jendearen nagusitasuna besteengan.
  •   Erlijio katolikoaren nagusitasuna beste erlijioen gainetik.

2. Zer da ezkutuko ikus-curriculuma?

Ikusizko curriculum ezkutua hezkuntzako testuinguruan transmititzen diren edukiak dira, eta era inplizituan eta ikus hizkuntzaren bitartez egiten da. Ikus hizkuntza komunikazio bisualtzat hartzen badugu, bere diskurtsoa honako hauen manipulazioaz lortzen da:  tamaina, forma, kolorea, argiztatzea, testura, konposizioa eta erretorika bisuala.

Hizkuntza bisualaren bidezko errepresentazioek bi motatako mezuak transmititzen dituzte, agerikoa eta ezkutukoa, eta azken honen bidez ezkutuko curriculumaren edukiak barneratzen ditugu.

3. Ezkutuko ikus-curriculumaren transmisioen sistemen koadroa

A. Esparru orokorrak

  1. Heziketa tokiaren arkitektura.
Ikus hizkuntzaren bidez eta mezu konkretu bat transmititzeko erabiltzen den lehenengo baliabidea da.

    2.  Esparruaren antolamendu hierarkikoa.
Izenburuak dioen bezela, hierarkia baten arabera antolatzen dira eskolak; garrantzizko karguen bulegoak eraikinaren lehentasuna duten guneetan kokatzen dira, ordea garrantzi gutxiagoko bulegoak, sarbide zaila dute edo beste gela eta bulegoetatik baztertuta daude.

    3.   Esparru komunen dekorazioa.
Argazkiak bezalako bi dimentsiotako eta muralak bezalako hiru dimentsiotako errepresentazio bisualak aurki ditzakegu eskolen sarreran eta korridoreetan. Mota hauetako dekorazioek informazio zehatz bat transmititzen dute; eskolarentzat ondo dagoena hain zuzen, eta era inplizituan egiten da. Elementu hauek erabiliz, curriculum absentearen ezagutzak poliki-poliki barneratzen dituzte.

B. Esparru espezifikoak

  1. Gelako altzari mota eta banaketa.
Altzariak eta hauen kokapena klaseetan garrantzi handia dauka curriculum ezkutuaz hitz egiten dugunean. Hau irakasleen eta ikasleen arteko botereen banaketarekin zerikusia du. Adibide gisa ikasleen mahaiak arbelari begira daude eta arbelaren eta ikasleen artean oholtza bat dago non irakasleak bere boterea erakusten duen.

      2.   Gelak apaintzen dituzten irudien multzoa.
Gelak dekoratzeko erabiltzen diren argazki edo artearekin zerikusia duten elementuek garrantzi handia dute. Ikasleei aurreideia bat sortzen zaie irakasleari zer gustatzen zaionari buruz. Normalean arte zaharrak jartzen dira adibide gisa. Hobeto egongo litzateke arte kontenporaneoa jartzea edota emakumeek egindako artea erakustea.


C. Izaera didaktikoko ikus-dokumentazioa

  1. Irakasleek gelan erabiltzen duten irudien multzoa.
Irakasleek klaseetan erabilitako hainbat material ezkutuku ikus-curriculum-tzat hartu daiteke. Hauen adibide dira PPTak, filmak, dokumentalak...
     2.   Uniformearen erabilera edo honen eza.
Uniformearen erabilpena edo ez erabilpenarekin amaituko dugu. Hauek janzkera anglosaxoia erreproduzitzen dute: laukidun gona neskentzat eta puntadun jertsea gorbatarekin mutilentzat. Gerorako prestatzen ari dira umeak, helduak direnean eta lana lortzen dutenean horrela jantzi beharko dira. Modu honetan ikasleak ezin dire era librean adierazi.

D . Ondorioa

Ezkutuko ikus-curriculuma ezagutzen legitimazioa aurrera eramateko erreminta eraginkor bat da, nahiz eta era inplizituan egin. Honen bidez eskolan helduak izateko prestatzen gaituzte eta bitartean ikasleek balore batzuk barneratzen dituzte konturatu gabe. Gehienetan, prozesu hau esplizituki egiten saiatu izan balitz, ikasleek ez lituzkete onartuko



















No hay comentarios:

Publicar un comentario