Sarrera honetan José Moyak 2007an Granadan emandako hitzaldi bati buruz hitz egingo dut, non konpetentziei erreferentzia egiten die. Aldi honetan, Moyaren bost bideo ikusi behar ditugu, eta galdera batzuk erantzun. Hemen daude nire erantzunak:
- Konpetentzien definizioa.
José Moyaren iritziz ``Una competencia es la forma en que una persona moviliza a todos sus recursos, utiliza todos sus recursos, para resolver una tarea en un contexto determinado; es decir, no por mucho que una persona sepa, es más competente, es competente cuando logra utilizar adecuadamente todos sus recursos y para una tarea concreta, no para cualquier circunstancia”. Edo “La competencia es el conjunto de conocimientos, valores, actitudes, saberes… que una persona posee, pero cuando la competencia se define así, se pierde lo esencial de la definición porque no cualquier conjunto de cosas da una competencia. La competencia sólo se adquiere cuando el conjunto se forma adecuadamente; es decir, cuando las personas usan el conjunto adecuadamente”.
Moyak esaten du konpetentziek ikaskuntza mota bat irudikatzen badute, ea zer alde dagoen konpetentzien, gaitasunen, portaeren eta jokabideen artean. Konpetentziak ikaskuntzako mota eta maila desberdinak direla dio, eta gure ikaskuntza prozesuan lau ikaskuntza motak ageri direla; 1970ean portaerei garrantzia eman zitzaien, 1990ean gaitasunei eta jokabideei, eta 2007an konpetentziei garrantzia ematen hasi zitzaiela. Beraz, lau ikaskuntza mota hauek garrantzitsuak dira, guzti-guztiak kontserbatzen ditugu, baina aurrekoek aldaketaren bat jaso dutela; zerbait eransten zaiela eta horrela, gaitasuneekin hasita, konpetentzietara iritsi gara.
LOGSE-ri buruz aipamen bat egiten du, non ondorengoa esaten du: “La LOGSE no desechó los objetivos, lo que decía que los objetivos eran importantes pero además de conductas tenía que recoger comportamientos y además capacidades”.
- Ikaskuntza motak José Moyaren iritziz. Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
José Moyaren iritziz gure ikaskuntzak zortzi ikaskuntza mota ditu. Zortzi ikaskuntza mota hauek DBH bukatu ondoren jakin beharko genituzke, eta hauek jakiteko, aldez aurretik irizpide batzuk jarraitu behar ditugu, eta gaitasunek, portaerek, jokabideek eta konpetentziek hiru baldintza bete behar dituzte gure ikaskuntza oinarrizkoa izan dadin:
1. Ikaskuntza gehienen helmenean egon behar da (derrigorrezko ikaskuntzak ez du ikasle hoberenak aukeratu behar, guztiak lagundu behar ditu). Baina esan behar da DBH bukatzerakoan ikasleak aukeratzen eta sakabanatzen direla bi taldetan: Batxilergoa egin ahal dutenak (ikasteko balio dutenak), eta Erdi edo goi-mailako edo FP egitera doazenak (ikasteko balio ez dutenak).
2. Oinarrizkoa dena zabala izan behar du (baliagarria izan behar da, eta lagundu egin behar gaitu pertsona alaia egiten gaituen gauza guztiekin).
3. Oinarrizkoa dena ikasten lagundu behar gaitu (bizitza guztian zehar ikasten dugu, nahita edo nahi gabe).
Beraz, oinarrizko konpetentziek ikastoletako curriculuma hobe dezakete interpretazio on bat baldin bada. Edozein estrategia doktrinamenduan eta birziklatzean oinarrituta egotekotan, ez da hobekuntza. Horretarako, oinarrizkoa da hezitzaileak jakitea irakaskuntza erreforman izan diren aldaketak, nahiz eta gure ikaskuntza sistema egonkorra izan.
- LOMCE-ren DBH etaparen antolaketak zer iradokitzen dit. (Irudia ikusita).
DBH Lehen Hezkuntza bukatu ondoren hasten da; 13 urterekin, eta 16 urterekin bukatzen da. Bigarren Hezkuntza ere derrigorrezkoa da, eta ondo ikusten dut 16 urte bete arte eskolara joatea derrigorrezkoa izatea, bestela, Lehen Hezkuntza bukatuta eta ikasten jarraitzeko gogorik izan ezean edo ikasten jarraitzea ezinezkoa izatekotan, lan bila hastea konponbide bakarra izango litzateke. Horregatik, 16 urterekin bukatzea ondo iruditzen zait. DBH bukatu eta gero zenbait gauza egin ditzakegu, hala nola lana bilatzea, ikasketekin jarraitzea, bai FP bai batxilergoa edo zikloetara jotzea.
Bigarren Hezkuntza bitan banatzen da; 1. 2. eta 3. mailak alde batetik (lehenengo zikloa) eta 4. maila bestetik (bigarren zikloa), baina nik DBH egiten ari nintzenean ez nuen inolako ziklo aldaketarik sumatu, beraz, ez nuke bi zatitan banatuko. Hau bukatuta, Batxilergoa hasten da, non bi urte eman behar dira. Ikaskuntza sistema hau DBHn ez bezala, aldaketa sumatu nuen, eta bi urte izateak nahikoa iruditzen zait. Batxilergoa ikasteko hiru motatatik bat aukeratu behar da (artistikoa, letrak edo gizarteria eta zientziak, edo zientziak).
Egia esanda, urte pila bat ikasten eman behar ditugu etorkizunean zerbait izateko, lan bat izateko, eta familia bat sortzeko; gaizki iruditzen zaidana, baina gure ikaskuntza sistema horrela da, eta ezin naiz kexatu daukagunarengatik. Nahiz eta urte asko diren, unibertsitatera joateko prest egon behar dugu, eta ezinbestekoa da hona heldu aurretik kurtso denetatik igarotzea.
- Konpetentzien ebaluazioa egon dadin zer da José Moyak aipatzen duena? Zein da informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer esaten du Heziberrik gai honi buruz?
Edozein ikaskuntza motatan bezala, bai portaera, bai jokabidea eta bai gaitasunak bezala, konpetentziak ere ebaluatu daitezke, baina bi baldintza bete behar ditu:
- Informazio iturri bat egon behar du.
- Ebaluatzeko irizpide batzuk egon behar dira.
Informazio iturri egokienak identifikatu behar ditugu, eta horretarako, zeregina nola erabakitzen deneko datuei erreparatu behar diegula dio, iturri hauek zereginen erabakiekin lotuta daudelako, eta horregatik, ebaluazioaren oinarria direla.
Ebaluatzeko irizpideak curriculumaren barruan daudela dio, eta horregatik toki bakoitzean hauek oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira, eta ondorioz, hauek erlazionatzean irizpide hauek lor ditzakegula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario