Jaume Sarramonaren testuaren laburpena
Curriculumaren definizioa
Curriculum hitzak “bidea
esan nahi du, baina esanahi bat baino gehigao ditu; hezkuntzan arloan maila
jakin bat edo unibertsitateko ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta
jardueren multzoa eta helburuak jasotzen ditu. Hitz hau, hezkuntzaren
jarraibidea bezala defini genezake
Curriculumaren oinarriak
Curriculumak 5 oinarri
ditu:
·
Lehenengo oinarriak
izaera filosofikoa du.
·
Bigarren oinarria
testuinguru sozialarekin doa loturik.
·
Hirugarren oinarria,
oinarri epistemologikoa da.
·
Laugarren oinarria
ezagutza psikologikoa da.
·
Bosgarren oinarria,
oinarri pedagogikoa da.
Espainiako eredua:
curriculumaren mailak
Espainiako estatuan 4
curriculum maila daude, eta maila bakoitzak bere helburuak ditu, eta eduki
multzoek maila bakoitzean gainetik zer landuko den azaltzen dute:
Lehenengo mailan: OCD (Oinarrizko Curriculum Diseinua) dokumentua da, zer
noiz eta nola ikasi esaten duen.
Bigarren maila:
ikastetxeen erantzukizuna da, eta eskoletan dauden beharrak egoki daitezke.
Dokumentua ICP (Ikastetxearen Curriculum Proiektua) du izena.
Hirugarren maila:
ikasgelaren maila da, eta maila honetan irakasle bakoitzak bere ikasleen
mailaren arabera lantzen du curriculuma.
Laugarren maila ikasleari
dagokio, bere helburu pertsonalizatuak ezartzen dira
Curriculumaren diseinua
Curriculumaren diseinuak
5 zati ditu:
Helburuak: hezkuntza prozesuei esker, teoria
eta praktika, lortu nahi dena da. Hezkuntzari lotutako helburu pedagogikoak,
eta helburu hauek ezartzea pedagogiari dagokio. Helburuak 3 motatakoak izan
daitezke:
1. Jakintza arlokoak.
2. Trebetasunak.
3. Jarrerak.
Edukiak: Curriculumaren edukiak hautatzen
den diseinuaren araberakoak izango dira. Tradizioan ohikoa berez, edukiak
“barnerateko” fasean curriculumaren zuzeneko helburuak izatera ere iritsi arte.
Edukiak 3 motatakoak izan daitezke:
1. Jakitearekin lotura.
2. Egiten jakitearekin
lotura.
3. Izaten jakitearekin
lotura.
Metodologia: jarduera batzuk lortu nahi diren
ikaskuntzen izaerak bere-bere dituenak dira. Jarduera horiek proposatutako
jarduera metodologikoekin, helburuekin eta edukiekin bat etorri behar dira.
Nolanahi ere, bat etorri dira proposatutako jarduera metodologikoak eta
horiekin lotutako helburu eta edukiak. Jarduera metodologikoak 2 motatakoak
izan daitezke:
1. Irakaslearenak.
2. Ikaslearenak.
Baliabide didaktikoak: Curriculumare edukiak eta jarduera
gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa. Baliabideen arloan
askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak; horren
ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute
irakasleek ikaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.
Ebaluazioa: planifikazioaren eta curriculumaren
aplikazioaren erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da honen
bidez. Ebaluazioa 2 zatitan banatzen da:
- Hasierako ebaluazioa edo
diagnostikoa, ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera ondo egokituta
curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko behar diren elementu
guztiak sartzen dira.
- Prozesuen eta emaitzen
ebaluazioa: ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da. Aurreikusitako
helburuen ebaluazioa ezinbestekoa izango da atal honetan, eta aurreikusi
gabeko emaitzak ere kontutan hartuko dira.
Ezkutuko curriculuma
Izendapen anbiguo samarra da. Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren
hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da. Era berean,
izendapen beraz baliatzen gara curriculumaren hiru mailetako batean ere
berariaz agertzen ez diren eskolaren hezkuntza arloko jarduerez aritzeko.
Laburpena
Curriculuma tresna
konplexua baina aldi berean erabilgarria eta praktikoa da. Curriculumak oinarri
asko hartzen ditu bere barruan, azken batean, hezkuntzarekin zerikusia duen
guztia har dezakegu curriculumaren osagai bezala.
Espainiako curriculumaren
eredua hiru mailatan banatzen da: politikoa, ikastetxekoa eta gelakoa. Hemendik
jarraituz, eskolako estrategiak lantzen dira: helburuak, edukiak, baliabide
metodologikoak, bitarteko didaktikoak eta ebaluazio sistemak aukeratzea.
Azkenik, curriculum
ezkutuaz hitz egiten da, bere esanahia zein den eta bere jatorria zein den azaltzen
da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario