FERNANDO HERNANDEZ
Sarrera
Komunikabideetan aurkitzen ditugun haurtzaroko irudikapenek haurrei buruz elkarrizketa bat proiektatzen dute. Haurtzaroa eraikuntza kultural bat da, non helduen fantasiei eta gogoei buruz aritzen den. Hernandezek dio haurtzaroa ez dela desagertu, baizik eta haurtzaroa egituratzen zuten kontakizunak eraikitzen eta berreraikitzen ditugula, eta haurtzaroaren desagerpenari buruz solas egiten denean, errugabetasunari buruz ari garela, bai eta hedabideetako haurtzaroko argazkiek gauzatzeko balioa ere dutela. Autoreak dio haurtzaroko argazkiak aldizkarietako modako sailan agertzen direla zeren eta helduen nahien irudikapenekin ahaide baitira.
Hernandezek esaten du irudikapen hauek ez direla zerutik erortzen, baizik eta zenbait testuingurutan ematen direla. Argazkiek esan nahi digute irudikapenetan agertzen dena gizarte eta kultura batekoa adierazteko balio digula, adibidez haur txuri bat jantzi dotore batekin badoa, gizarte maila onekoa, baliteke diruduna eta bere herrialdea Europako, Iparramerikakoa edo Ingalaterrakoa dela ohartarazi nagi gaituela.
Saila kokatzea: argazkiak gorputza dira
Hernandezek testu hau egitean argazkiak interpretatzeko nolako baliabideak ditugun eta irudikapenei buruz ikertzeko zenbait estrategia erakutsi nahi izan zituen, eta horretarako, pertsona honi gorputzaren kontzeptuak argazkiengana hurbiltzea esaten zion, bai praxi bezala, bai gorputzak eta izateko eredu praktikoa bezala. Irudiekin egin nahi zuena haiek zer esaten duten eta gurekin egiten dutena ikertu nahi izatea zen. Argazkiek sentsua eskuratzen dute euren materialtasunetik eta zirkulaziotik haratago, ez bakarrik guk ikusten dugunarekin edo haiek esan nahi dutenarekin guk haiek ikertzeko momentuan.
Haurtzarora hurbiltze konstrukzionista
Hernandezek Licenciatura de Bellas Artes de la Universidad de Barcelonara joan zen eta ikasleei hurbiltze konstrukzionista bat partekatzen saiatu zen arteari eta artistei buruz. Gelara eraman zuen adibide bat haurtzaroari buruzko diskurtsoaren eraikuntza izan zen, non zenbait artistek burutu zuten XIX. eta XX. mendeen artean. Ikuspuntu honek agerian utzi nahi du nola haurtzaroa errepresentazio desberdinak eskuratzen dituen gizarte-mailaren arabera. Analisi honek ere agerian uzten du haurtzaroa gizarte-instituzioa dela. Ikuspuntu honetan XVIII. mendera arte haurrei buruz sortzen zen analisia, miniaturazko heldu bat zen, jatorrizko bekatuarekin jaio zena; baina Ilustrazioaren, eta Rousseau eta Locke autoreen ideien agerpenekin itxura hau aldatu zen, eta aldi honetan esaten zen haurrak ez zirela jaiotzen jatorrizko bekatuarekin, baizik eta errugabe jaiotzen zirela eta gizarteak euren izaera aldatzen zuela.
Haurtzaroa errugabetasunaren irudikapen bezala
Hernandezek “ Artes Visuales y Educación”-eko masterra egiten ari ziren ikasleei haiek zer pentsatzen zuten haurtzaroari begira ikuspuntu konstrukzionistari buruz galdetu zienean, haiek erantzun zioten errugabetasuna giltzarria zela. Kontzeptu hau XVIII. mendearen amaieran eta Ilustrazioarekin sortu zen, eta XIX. mendean indarra hartu eta gaur egun arte mantendu da. Mende honetan argazkietan irudikatzen saiatzen zena, pertsona izateko kontzientzia zen.
XIX. mendera arte zenbait gizarte-taldek ez zuten zenbait irudikapenen sarbiderik, eta horregatik, Hernandez gizarte bateko kultura bisualean sakontzea pentsatu zuen. Hernandezek zioen zenbait pinturek espazio pribatuaren mugak hausten zituztela.
XIX. mendearen azkeneko herenean, herrialde desberdinetako artistek haurtzaroko irudia errugabetasunaren periodoa iraunarazten lagundu zuten.
Irudikapen hauetan erlazio ama-filiala ere agertzen da; ama seme-alaben hezkuntzaren arduradun maitekorra dela itxura hartuz. Honek haurtzaroko beste kontaera bat eratzen du eta helburu batzuk ditu: familia erreferente sozial bezala jartzea, zainketa eta subjektuaren kontrola inplementatzea pedagogoen eta psikologoen ideiei uztartuz, haurtzaroaren industriarekin hastea, eta pedagogiak naturalizatzea.
Begiradaren norabidea eta narratiba dialogiko-performatiboa
Puntu honetan Hernandezek irakurketa-hotza egiten du, eta horretarako, gaur egun modako sailetan haurtzaroari buruz agertzen diren irudietara hurbiltzen da, eta hori egiteko, zenbait argazkiei lotura ematen die; guk argazkiei buruz eraikitzen ditugun begiradak azaltzeko, eta gure begiradaren eraikuntzaren bitartez proiektatzen ditugun begiradak ere azaltzeko. Txostenean agertzen diren bi irudik mende bat baino gehiagoko tartea dute lehenengoa egin zenetik bigarrena egin zen arte; baina bi irudiek elementu batzuk mantentzen dituzte, eta elementu horiek narratiba berdinean lotzen dira; bi nesken begiradak serioak dira, euren gorputzaren jarrera eta begiradaren adierazpena gugana doaz, gu gure barruan haiei buruz galderak planteatzeko: zein dira?, nola ikusten ditugu?, zer esten dute bakoitzaren haurtzaroari buruz?...
Agertzen diren hurrengo bi argazkietan ikusten dugu bigarren argazkia lehenengoaren irudikapena dela, haien jarrera haurtzaro pedofiloa dela, eta lotura handia dutela irudiaren eta esanahiaren artean.
Esan beharra dago argazkiak ez direla zerutik erortzen, baizik eta zenbait testuinguruetan ematen direla (interakzionala, historikoa, instituzionala, diskurtsiboa...). Argazkiek gizartearen, kulturaren, pertsona bakar baten edo talde baten kontakizunak kontatzen dituzte.
Testu honetako autoreak azkeneko hiru argazkiak ere “Artes Visuales y Educación”-eko masterra egiten ari ziren ikasleei erakutsi zizkien, eta esan zien haurtzaroak eraikuntza sozial bat bezala eratzen zela, eta eraikuntza hau kontakizunen eta haurretan proiektatzen zen jakinduriaren arabera aldatzen zela. Argazkiekin batera, argazki bakoitzeko testu bat eraman zuen, non hauek nola begiratu behar ziren eta haurtzaroak proiekta ditzakeen hainbat esanahi ere jartzen zuen.
Horrela, haurrei helduak miniaturan tratatzeko adierazle batzuk sortu ziren, eta hauek izan ziren unibertsitateko ikasleen hainbat erantzun: haurrak helduen erreprodukzio bat dira; helduen itxura islatzen dute… Baina beste ikasle batzuk esan zuten haurrak ez direla helduak miniaturan: haien arropek ematen dieten itxura bezala sentitzen dira; euren etxeetako tiraderak irekiko bagenizkie, beste arropa batzuk jarriko lituzkete…
Geroago galdera bat proposatu zien; ea irudikapen guzti horiek 9 eta 10 urteetako Lehen Hezkuntzako gela batera nola eramango lituzke, eta ikasleek zera erantzun zioten: haurrak ez du aukeratzen, hark aukeratzen duena berak desiratu behar duena da; janzten garen bezala errealitatean ez dela gu garen moduan…
Autorearen konklusioa hurrengoa izan zen, bide bat sortzen zela haurrak barnean sartzeko eta erakusten zitzaiela nola izan behar ziren begiratuak, eta nola begiratu behar ziren euren buruei, bai eta eraikuntza-indibiduala eta gizarte-eraikuntza erlazioa miatzeko.
Konklusioa: zirkulua ez isteko
Fernando Hernandez testu hau egitean, kontutan hartu zuen haurtzaroa nola ikusi behar zen eta nola irudikatu behar zen. Gainera, analisi kultural bat egin behar izan zuen irudi erromantikoko haurtzaroa testuinguru sozial batean irudikatzeko, eta haurrak objektuen ordez, bakoitzaren irudikapenen subjektuen autore bezala irudikatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario